Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2022

Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astiz

Irudia
Booktegi kultur elkartea da, eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde. Webgunean (booktegi.eus) gure liburuak dohainik deskarga daitezke, baita gure bideoak ikusi eta audioak entzun ere. Liburuak eta audioak hainbat ataletan antolatuta daude: fikzioa, drama, erreportajea, poesia, kirolak, saiakera, gazte literatura… Bideoetan idazleen elkarrizketak daude ikusgai, baita saio berezien filmazioak ere. ElkarrizKATEA saioan urtero-urtero literatur solasaldien katea osatzen dugu. A idazleak B idazleari galderak egiten dizkio lehenengo atalean; bigarrenean, B idazleak egiten dizkio galderak D idazleari… Azken atalean, azken egileak lehenengoari –A idazleari– galdetzen dio bere lana, bizitza eta iritzien inguruan. Idazleekin batera, editoreek eta itzultzaileek parte hartzen dute ElkarrizKATEAn. Solasaldi irekiak dira, eta literatura eta liburuak maite dituen edozein ikusleren