Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astiz

Booktegi kultur elkartea da, eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde. Webgunean (booktegi.eus) gure liburuak dohainik deskarga daitezke, baita gure bideoak ikusi eta audioak entzun ere. Liburuak eta audioak hainbat ataletan antolatuta daude: fikzioa, drama, erreportajea, poesia, kirolak, saiakera, gazte literatura… Bideoetan idazleen elkarrizketak daude ikusgai, baita saio berezien filmazioak ere.

ElkarrizKATEA saioan urtero-urtero literatur solasaldien katea osatzen dugu. A idazleak B idazleari galderak egiten dizkio lehenengo atalean; bigarrenean, B idazleak egiten dizkio galderak D idazleari… Azken atalean, azken egileak lehenengoari –A idazleari– galdetzen dio bere lana, bizitza eta iritzien inguruan. Idazleekin batera, editoreek eta itzultzaileek parte hartzen dute ElkarrizKATEAn. Solasaldi irekiak dira, eta literatura eta liburuak maite dituen edozein ikuslerentzat interesgarriak. ElkarrrizKATEAk literaturaz ikasteko aukera ematen digu, baita idazleen eta beren munduen gaineko informazioa jasotzeko abagunea ere. 

Jarraian, ikusi Ana Moralesek Iñigo Astizi "ElkarrizKATEA" proiektuaren baitan egindako elkarrizketaren lehen zatia (17.minutura arte) eta egin iruzkinak blogean.

Iruzkinak

  1. Ikusitako elkarrizketa nahiko interesgarria iruditu zait, eta batez ere, Iñigok esandako bi esaldi hauek: "batzutan eramana zarela jakitea polita izaten da", eta bestalde, "ez ulertzeak badauka batzutan zerbait noblea".
    Zer deritzozue honi?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Hain zuzen ere, zuk nabarmendu duzun bigarren esaldiari tira egin eta bada klasean egin ohi dugun ariketa erraz eta, nire ustez, polita: ulertzen ez dugun hizkuntzaren batean abesti bat edo pelikula zati bat jarri eta taldeka saiatzen gara asmatzen zeri buruzkoa den, zertaz ari diren. Oso "kaleidoskopikoa" izaten da emaitza, baina konturatzen gara ulermen arrazionalari heldu ezin diogunean beste baliabide batzuk aktibatzen ditugula eta, hortaz, gai garela normalean ikusten edo hautematen ez dugun hori lehen planora ekartzeko. Egin duzue inoiz?

      Ezabatu
    2. Zuk aipatutako lehenengo esaldia neuk ere apuntatu dut Soiartze. Oso polita iruditu zait.

      Ezabatu
    3. Egileak iruzkina kendu du.

      Ezabatu
    4. Ni kaletik dabilen jendearen elkarrizketa eta bizitza asmatzen saiatu naiz noizbait, aspergarritasuna alde batera uzteko... baina ez zuk diozun moduan, Maialen. Jejeje

      Ezabatu
  2. "Entzuteko literatura" gustuko baduzue hona hemen Xerezaderen Artxiboa, Ana Morales eta Jasone Larrinagaren gidaritzapean: https://xerezade.org/

    ErantzunEzabatu
  3. Bai, interisgarri oso iruditu zait... modu apalean zenbat irudimen eta erreflexio egin daitezke!

    ErantzunEzabatu
  4. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Iruzkin honetan elkarrizketan zehar esaten dituzten hainbat esaldi idatziko dizkizuet interesgarriak eta politak iruditu zaizkidalako.

      - “Esperimentazioaren bidez normaltasunaren disrupzio egoera horiek emaitza poetikoak eman zitekeen.” Iñigo.

      - “Zu eroso zauden egoeretan sentitzea eramana zarela, sentsazio gozoa izan daiteke; ez ulertzeak badauka zerbait noblea.” Iñigo.

      - “Performansea eta posearen arteko erdibidea zara” Ane.

      - “Poemak paseatzen ditut, ez ditut idazten. Ideiak zintzilik uzten ditut eta noizbehinka txokatzen dira ideiak eta poemak ateratzen dira. Paseo horietan buruan etengabe bueltaka nuena lekua zen. Denbora pausatzen den gunea.” Iñigo.

      Ezabatu
  5. Ba niri gaurkoa aurrekoak baino gutxiago gustatu zait. Eta zaila egiten zait haurnasketaren bat egitea. Momentua ere izan daiteke.

    ErantzunEzabatu
  6. Niri aldiz, gaurkoa aurrekoa baino gehiago gustatu zait. Liburu baten atzen zer eta nor dagoen jakitea interesgarria iruditzen zait. Nolabait, liburu osatzen du.

    ErantzunEzabatu
  7. Bai, oso interesgarria elkarrizketa.
    Batez ere gustatu zait nola Ana Moralesek egin duen hausnarketa, txikiak garenean gure gorputzarekin egiten ditugun esperimentuak gero adinarekin gero eta ez ohikoagoak dira. Urtekin gure sormena gutxitzen doa.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Seriotu, aspergarriago bihurtu... hori bada nagusi egitea, neuk Peter Pan izan nahi dut.

      Ezabatu
    2. Ikasteko modurik eraginkorrena dira jolasa, esperimentazioa, irudimena... zergatik ez gara ausartzen horien bidez ikasten helduak garenean? Beldurragatik ote?

      Ezabatu
    3. Nik ere egiten nituen horrelakoak txikitan, poesian erori gabe ordea.

      Ezabatu
    4. Egia da. helduek gaitasun hori galdu dugo. Artistek ez, noski.

      Ezabatu
    5. Egia da haurrek irudimen handia dutela, eta askotan irudimen hori gehiago esplotatu beharko genukela.

      Ezabatu
    6. Horrelakorik galtzen dugu nagusitzen garen heinean, seguraski lotsagatik, beldurragatik edo besteen iritziengatik. Alabak askotan esaten du ez duela nahi heldua izan, aspergarria izango dela pentsatzen duelako... agian arrazoia izango du!

      Ezabatu
  8. Ez naiz poesia zalea, baina elkarrizketa hau entzunda zerbait irakurriko nuke, batez ere esperimentala.
    Entzundako gauza bat azpimarratuko nuke: publiko aurrean irakurtzen duenean, entzuleen erreakzioak zeharo desberdinak direla, eta hori gustatzen zaiola.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ez litzaidake batere inportako bere "performance" bat ikustera joatea.

      Ezabatu
    2. Heme duzue "Hondakindegia" ikuskizunaren bideoa:
      https://www.youtube.com/watch?v=4Bn4wLCDygc

      Ezabatu
  9. Ez nekien zein zen Iñigo. Ikastaro honetan behin baino gehiagotan aipatu da literatura saria eskuratzerakoan egin zuen hitz jolasa zela eta. Bideoa ikusita ohartu naiz "ganbatxoko galanta" daukala eta ez dela alferrik galduko. Elkarrizketari esker interesa piztu zait bere lanak irakurtzeko, batez ere "lurra jaten" ibili zen lana =)

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Proiektua aurkezteko ideia paregabea eman dizute, Aiora! Kar kar kar

      Ezabatu
  10. Iñigok bere lanbideari buruz hitz egiten du, baina elkarrizketa hau, batez ere, bere "beste" hortaz doa, eta hori da, batez ere, elkarrizketari aberastasuna ematen diona.
    Pertsona baten "beste" hori ezagutzen dugunean, benetako pertsona ezagutzen dugu, eta justu momentu horretan altxor handi bat aurkitu duzula dirudi.
    Zoritxarrez, askotan aurkitzen ditugu barruko altxorra erakutzi nahi ez duten pertsonak, agian beste batzuk, altxor hori ikusterakoan, ez dutelako balorean hartu?

    ErantzunEzabatu
  11. Nago, bigarren esaldi horrekin gelditu naiz ere... noblea=ezjakintasunetik abiatzen da, nolabait.

    ErantzunEzabatu
  12. Iñigo Astizek esaten duen bezala " Bizi gara mundu honetan eta uste dugu zein diren mugak, baina benetan mugaz bestaldera beste milioi mundu daude". Umeen begietatik mundua ikusi, jolastu, gozatu eta disfrutatu fantasiarekin bidelagun, amets egin esna...Zure barruko umea tarteka atera, seriotasuna alde batera utzi eta ez ahaztu gozatzea. Elkarrizketa entzun ondoren mezu hau da gaur nire buruari egin nahi diodan oparia.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eta bidaiatzea, ezagutzea... muga horietatik ateratzea!

      Ezabatu
    2. Opari ederra.
      Halaxe da...maiz ahazten den kontua da, baina gure lanak bergogorarazteko aukera ematen digu...zorionekoak gu !

      Ezabatu
  13. Beste aldetik, Maialenek aipatu duen bezala, poesia nahiko urrun izaten dugula, eta Iñigoren liburu poemaren aurkezpenarekin, eta umore kutsu horrekin...gogoa piztu zait irakurtzeko.

    ErantzunEzabatu
  14. Asko gustatu zait Iñigo Astizek poesia idazteko erabiltzen duen prozesuaren azalpena, baita ideia txiki xume batek eman ditzakeen aukerei buruz hitz egin duenean. Askotan, ideia handien bila galtzen gara emaitza itxuroso edo sakon bat lortuko dugulakoan.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gainera, zu nahiko poesia zalea omen zara, ez? ;)

      Ezabatu
  15. Lehenik eta behin, esan, booktegi ez nuela ezagutzen eta oso baliabide ona iruditu zaidala euskal literatura ezagutzeko.

    Elkarrizketa gustura entzun dut. Nahiz eta orain arte poesia zalea ez naizen izan, beharbada animatu egingo naiz Iñigo Astizen liburu bat irakurtzera. Lehenengo liburua, gorputza, poesia eta esperimentazioa uztartzen dituena alegia, erakargarria iruditu zait.

    Poesia idazten duenak eta irakurtzen duenak ez du begirada berdinaz egingo, edo bai, auskalo. Baina, seguru guztiok ez dugula modu berean ulertuko eta berdina sentituko gauza bera irakurtzen dugunean. Elkarrizketan esan duten bezala, poesia baten aurrean izandako sentsazioa ez da guztiona berdina izanen; batzuk barre egingo dute, beste batzuk desatsegin sentituko dira, beste batzuei zentzugabekeria irudituko zaie eta beste batzuei...nork daki.. Oso aberasgarria iruditzen zait.

    ErantzunEzabatu
  16. Literaturaren magiaz ohartu naiz : ze aberatsa den idazleak sentimendu edo intentzio batekin idaztea gero irakurleek beren interpretazio propioa egiteko, beren esperientzietan oinarrituz. Hori da benetan publikora heltzea.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko - Slavenka Drakulic (Armiarma-kritika)

Zirriborroak eta gero - Karmele Jaio - Eskailerapeko