Zirriborroak eta gero - Karmele Jaio - Eskailerapeko

Zirriborroak eta gero alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da. “Eskailerapeko” ipuinean, Karmele Jaio idazlea COVID-19aren pandemian aktibatutako zaintza-sareetatik abiatzen da bere egunerokotasuna auzo-harreman eta zaintzen inguruan oinarritzen duen etorkizuneko eraikin bat irudikatzeko. 

Zirriborroak eta gero #3: Eskailerapeko

Karmele Jaiok

zaintzarako auzo-sareak 
fabulatzen ditu

Marrazkiak: Raisa Álava
Arabako bilduma #3. 2020ko ekaina


Entzun "Eskailerapeko" kontakizuna egilearen beraren ahotik 10:30 minutura arte (lehen atala). Gero egin iruzkinak blogean. Iruzkinak egiteko laguntzarik behar baduzu ikusi proiektu honi buruz Karmele Jaiori egindako elkarrizketa labur hau eta saiatu galdera horiek berak erantzuten edo/eta berak erantzundakoen gaineko iruzkinak egiten. Hau da:

- Zerbait ikasi al dugu COVID-19arekin?
- "Normaltasunera" bueltatzeari benetan interegarri deritzozu?
- Zaila izan al da ia fikziozkoa dirudien egoera batean murgilduta (hots, pandemian) lanean jarraitzea?

Iruzkinak

  1. Beldurrak. Mamuak. Bakardadea. Dirua. Etxea. Semea. Dependentzia. Maitasuna?
    .
    .
    .
    .
    .

    Indarra. Aurrerapausoa. Ausardia. ASKATASUNA.

    ErantzunEzabatu
  2. Nola konta dezake hain modu politean hain gauza ikaragarria?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Egileak iruzkina kendu du.

      Ezabatu
    2. Ez dakit polita hitzarekin identifikatuta sentitzen naizen, egia esan... Literatura, literatura da, badakit. Baina ezin lotu.

      Ezabatu
    3. Nik ere berbera pentsatu dut, Virgina. Zeinen gogorra den kontatzen duena eta zeinen ongi, natural, kontatzen duen. Enpatia dario testuari. Nire ustez, hori da idazle (h)onen bertuterik handiena.

      Ezabatu
  3. Azken bolada honetan Karmele Jaioren zenbait testu irakurtzen ari naiz eta benetan gustatzen zaidala esan dezaket. Hain hurbil izanda eta orain arte haren lan batere ere irakurri gabe...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aprobetxa ezazu duzun aukera Kris, idazle aparta da eta.

      Ezabatu
    2. Gehiago entzuteko gogoa piztu zait. Ordu libre batean entzuten jarraituko dut. Gogorra, baina zein ondo kontatua.

      Ezabatu
    3. Niri ere asko gustatu zait gaur entzun duguna, eta baita, irakurri dugun liburua ere.

      Ezabatu
  4. Ez dakit zeozer ikasi ote dugun.
    Alde batetik, bazirudien COVIDaren ondorioz ezarritako murrizketen bidez gure planetak arnasa hartzeko aukera izango zuela.Itxaropena piztu zen zentzu horretan. Baina ez da hala izan. Normaltasunera bueltatzen hasi garen heinean, berriro ere kutsadura mailak lehengoak izatera bueltatu dira. Krisi klimatikoan itxurakeria besterik ez da izaten, eta goi bilera batetik bestera planetak gaixotzen jarraitzen du...
    Bestetik, zaintzak erdigunean jarri zituen pandemiak. Pandemiak memoria kendu ote digun ere pentsatzen dut maiz. Oraindik ere gai honi heltzeko premia handia dago. Normaltasunak askotan gauza onak dakartza, baina ez du ezertarako balio pandemiak irakatsitakoak segituan ahazten baditugu.

    ErantzunEzabatu
  5. Nik uste dut pandemia honetan ikasi dugun bakarra dela birus ñimiño batek mundua hankaz gora utzi ahal duela, besterik ez.Zoritzarrez.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Erabat ados zurekin Virginia. Ze sinpleak eta hauskorrak garen, ene....

      Ezabatu
  6. Covid 19-ak eta pandemia honek orokorrean nire bizitzako momenturik zailenetakoak eta gogorrenetakoak pasatzea eragin dit. Momentu bat heldu da, non gainezka egin dudan. Beraz, uste dut Covid 19-ak, nire edalontzia bete duela.
    Baina, egoera guztietatik ikasten dela diote eta niri ere, zentsu batean, guzti honek lagundu dit. Nire barnean begiratu eta ni hobeto ezagutzen lagundu dit eta horretan nago. Norberak bere buruarekin lanketa bat egitea ezinbestekoa da. Orain arte ez dut horretan erreparatu eta egoera guzti honek, begirada zabladu eta lanketa horrekin ekitea ahalbidetu dit.
    Beraz, egoera zailetatik ere etekinak lortu daitezkeela.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Beraz, egoera zailetatik ere etekinak lortu daitezkeela, argi dago.

      Ezabatu
  7. Kontakizuna entzuterakoan, burura etorri zaizkit konfinamenduan bizi izan genituzken egunak, eta hauekin lotuta, izandako barreak, urduriak, beldurrak, negarrak, amesgaiztoak...
    Konfinamendutik atera eta gero, egoera oso larria bizi izan genuelakoan nengoen, baina gaurko gerra dela eta, nire ikuspuntua gutiz aldatu da. Gure etxetan sartuta egon gara, bai, baina erosotasun guztiekin: telebista, berogailua, ura, janaria, Netflixa, Amazonen egindako erosketak...

    Bestalde, 2020ko martxoan geundenean, gure gizartean kriston aldaketa nabarituko genuela sinetsi nuen, baina gaur egun ikusten ari garenez, gizakia gaiztoago eta krudelago bihurtu da, bere alde txarrena oso argi utzita.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Utopia zer den, ezta? Gure amesgaiztoak, etxealdia kasu, beste askorentzat utopia lirateke oraintxe, adibidez gerratik ihesi joandakoentzat.

      Ezabatu
  8. Hasiera, kementsua izan genuen. Elkarlana, enpatia, pazientzia… denak birusaren aurka etsenplu ona erakutsiz. Baina denbora aurrera joan heinean, akabo! Balore guztiak pikutara joan ziren. Zer gertatu zen umeei kalera irteteko baimena eman zitzaienean? Egoista zen jende asko nabarmendu zen.
    (Amaitu gabe... jarraituko dut hurrengoan)

    ErantzunEzabatu
  9. Zenbat egoera suertatu diren "itxialdian" .., batzuk pozaren pozez egon dira, beste batzuk aldiz, gartzela moduko batean, ezin ihesi eginik, bakardean egon direnak ere badira...

    ErantzunEzabatu
  10. Nik uste dut pandemiak alde batetik denbora lapurtu didala; izan ere, 3 urte hauetan, ez dut apenas bidaiatu, ez familiarekin egon ezta lagunekin egon ere. Hala ere, egia da, niretzat pandemiak bere alde honak edo niretzat onuragarriak izan dituela.

    Pandemia baino lehen oso azkar bizi nintzen. Gogoetatzeko denborarik gabe bizi nintzen, hemendik hara korrika arnasgunerik ez nuela. Baina konfinamenduak seko geldiarazi ninduen. Haiera batean asko aspertu nintzen, izan ere, munduan kanpora begiratzeko ohitura nuen. Bin, ateak paa ahala, barrura begiratzen ikasi nuen. Nire barruan er zegoen eta zer egin nahi nuen ikui nuen. Berak, Covidak baditu bere alde onak. Niretzat behintzat.

    ErantzunEzabatu
  11. Zerbait ikasi dugu COVID-19arekin?. Idazleak, zein hauskorrak garen kontutaru garela esaten du, eta honek eragin handia izango zuela gurea Covid19ko ondorengo bizitza. Ez nago batere ados; ez dugu ezer ikasi. Orokorrean egoera hau agintarien gaitazun ezaren ondiorioa dela pensatzen dugu eta "diktadura sanitatiotzat" jotzen dugu. Betiko berekoikeria, arduragabekeria eta elkartasun eza , ez da ezer aldatu eta ez da ezer aldatuko.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Orduan, zure ustez, COVIDak ispilu bat besterik ez digu jarri begi parean, eta guk begiratu nahi ez, ezta? Horrela, ez garen hori bagarela aldarrikatzen jarraitu dezakegu.

      Ezabatu
  12. Ondo baino hobeto azaldu du Jaiok egoera tamalgarri bat, modu erraz batean gainera...
    Pandemia dela eta, hainbat kontu argitzea ahalbideratu duela zalantzarik ez dut.

    Baina beste gauza bat etorri zait burura, eta maiz errepikatzen zaidana gainera.
    Azaltzen duen egoera ematen dela ukaezina da eta penagarria, baina "biktima" berreste horrek ere deseroso sentiarazten dit, nahiz eta emakumea izan. Kontraesana dirudi, bai, neure buruak halaxe dio. Baina hor dago ere... Egoera bat emateko BI alde daude eta aurretikan saihestea badagoela... ez beti, noski!
    Gizonak ez ote ditugun gehiegi "seinalatzen" ari, baztertzen, aldentzen?
    "Ume mutilak" lortu nahi den kontrako pentsaera sortzen ari gatzaie. Adi, kontuz horrekin!!! Ikasle, nahiz semeengan ikusten nabil duela denboratxo bat.
    Oker gabiltz, horretaz ez dut zalantzarik, kontrako efektua lortzen ari gara. Ez al du inork ikusten???


    Luzez aritu nintzateke honetan, ondo azaltzeko batez ere. Izan ere, gaizki ulertu leike neuk orain aipatutakoa...

    ErantzunEzabatu
  13. COVID-ari esker bi ondorio argi atera ditut: bata, inguruan ditudan pentsonak izateagatik eskertua sentitzen naizela, eta, bestea, behar dudan guztia daukadala eta ditudan gauza asko soberan ditudala.
    Emakumeari bikotekide ohiaren istorioa kontatzen entzuten diodanean....hotzikarak ematen dizkidate eta nire bururari galdetzen diot, bere familiak eta gertukoek jakingo ote duten.

    ErantzunEzabatu
  14. Zoritxarrez, jende askok nahiago du egoera horiek isilean gorde, lotsagatik, beldurragatik, besteek pentsatuko dutenagatik, sinisten ez badiete...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai, neska, niri ere oilo-ipurdia jartzen zait. Gainera, zuk diozun moduan, bikoitza da arazoa: indarkeria batetik eta, bestetik, hori jasateagatik lotsa edo beldurra sentitzea, ingurukoen epaiaren zama, funtsean. Lehenengoari aurre egiteko martxan daude ekimen batzuk, baina bigarrenari ez dakit gehiegi erreparatzen diogun. Hau da, zer egin dezakegu guk hurbilekoekin inguru seguruak eratzeko? Indarkeriaren biktimaren bat badugu inguruan (estadistikoki, tamalez, oso probablea dena) argi izan dezan gugana jo dezakeela, ez dugula epaituko eta bere ongizatea izango dugula lehentasun. Hausnarketa hori, nire ustez, egin gabe dugu oraindik.

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astiz

Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko - Slavenka Drakulic (Armiarma-kritika)