Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2022

Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko - Slavenka Drakulic (Armiarma-kritika)

Irudia
Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko / Slavenka Drakulic (Amaia Apalauza Ollo) / Txalaparta, 2021 Gerlaren gizalegea , Irati Majuelo / Berria , 2021-10-24 Slavenka Drakulic idazle esanguratsua da Kroazian zein nazioartean Jugoslaviako gerlari buruzko lan mardulak osatzeagatik, eta, ildo horretan, interesgarria da jakitea Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko Balkanetako gatazka korapilatsua lantzen duten beste bi eleberriren ostean idatzi duela, hor kokatu beharra da. Horietako bat, Han ez banengo bezala , Amaia Apalauza k berak ekarri zuen euskarara (Pasazaite, 2018). Drakulicek perspektiba konplikatu bati heltzen dio lan honetan; izan ere, gerla-kriminalak hartzen ditu jopuntuan. Hala, Hagako Auzitegian kriminalok epaitzerakoan azaleratutako akusazioak, galdeketak eta lekukotzak ditu oinarri liburuak, idazlea bera entzule gisa egon baitzen han. Baina horien jasotze hutsa baino, izugarrikeriaren aurrean gizakiari pizten zaizkion galderak erantzuteko proposamen bat da

Zipriztina - Amets Arazallus

Irudia
ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkartea k: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik. Lehen ZIPRIZTINA Amets Arzallusek dakar, eskuen inguruan eta eskuekin idazteaz mintzo da. Hemen ikus dezakezue bideoa: Bideoa ikusi ondoren idatzi iruzkinak blogean eta erantzun ikaskideek idatzitako iruzkinei. Ez badakizu iruzkinean zer idatzi hona inspiraziorako galdera batzuk: - Zer harreman dago, zure ustez, eskuen eta sormenaren artean?  - Zure inguruan non ikusten dituzu eskuz idatzitako testuak?  - Zein izan zen zuk eskuz idatzitako azken testua?  Eta lehena? - Testu bat idatzi behar duzunean zer egiten duzu zuk lehenengo? - Gertatu al zaizu zuri ere, Ametsi bezala, zuk aspaldi idatzitako testu bat hartu eta harriduraz irakurtzea? - Zer dakizu eskuz egiten? - Ezagutzen al duzu eskuei buruzko sormen lanik?