Zipriztina - Amets Arazallus

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.

Lehen ZIPRIZTINA Amets Arzallusek dakar, eskuen inguruan eta eskuekin idazteaz mintzo da. Hemen ikus dezakezue bideoa:



Bideoa ikusi ondoren idatzi iruzkinak blogean eta erantzun ikaskideek idatzitako iruzkinei. Ez badakizu iruzkinean zer idatzi hona inspiraziorako galdera batzuk:

- Zer harreman dago, zure ustez, eskuen eta sormenaren artean? 

- Zure inguruan non ikusten dituzu eskuz idatzitako testuak? 

- Zein izan zen zuk eskuz idatzitako azken testua? Eta lehena?

- Testu bat idatzi behar duzunean zer egiten duzu zuk lehenengo?

- Gertatu al zaizu zuri ere, Ametsi bezala, zuk aspaldi idatzitako testu bat hartu eta harriduraz irakurtzea?

- Zer dakizu eskuz egiten?

- Ezagutzen al duzu eskuei buruzko sormen lanik?

Iruzkinak

  1. Nire lehen testua.

    Ez dut gogoan nire lehen testua. Seguruenik, eskolan izan zen, Pello irakaslearekin. Gogorra zen benetan. Seguru nago orduan ere zigortuta nengoela nire hatza ahoan izan nuelako denbora luzez. Ziur nago gogo txarrez idazten arituko nintzela, letra "txatxuaz"; eta ziur nago egiten nuena borratzen zidala etengabe, txukun idatzi arte. Hala ere, eskerrak irakasle hari, gaur egun naizena izateagatik, bai eta bidean izandako guztiei ere.
    Eta zuek, gogoan duzue zuen lehen idatzia?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Zintzotasunez ez dut gogotatzen nire lehen idatzia

      Ezabatu
    2. Eskolan idatzitako testuen oroitzapena

      Ez, ez dut gogoratzen zein izan zen idatzi nuen lehen testua baina gogoan ditut egindako batzuk eta etxean duela gutxi aurkitu nituenak. Ipuinak idaztea nuen gogoko, euskeraz gainera! Gelakide batekin lehiaketan ibili ohi nintzen nork nota hobea atera.

      Esfortzua handia zen: letra txukuna, fina,borobila, argia... egiten saiatzen nintzen puntu gehiago lortzeko.

      Gaur egun, ikasle hori lagun bilakatu da eta askotan gogoratzen ditugu eskolan egindakoak eta ikasitakoak: maketak, mozorroak, artelanak...
      Kasualidadea al da justu oroitzapen gehienak eskuekin sortutakoak izatea?

      Ezabatu
    3. Ni oroitzen naiz, bai! Txikitan nire ahizpa nagusia liburutegira joaten zen etxeko lanak egitera eta ni ere, "handia" izan nahi nuenez, saiatzen nintzen pareko lanak bilatzen. Oraindik ez nekien idazten, beraz liburuak hartu eta etxeko lantzat hartzen nuen liburuetako marrazkiak kopiatzea. Gero, marrazkiak koloreztatzen aritzen nintzen eta bukaeran, asperduraren asperduraz, letrak kopiatzen hasten nintzen marrazkiak balira bezala. Etxekoek idazten ikasi nuela uste zuten, baina niretzat letrak marrazki aspergarriak bertzerik ez ziren. Funtsean, liburuen fotokopiagailu traketsa nintzen ni.

      Ezabatu
  2. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  3. Izugarri gustatu zait bideoa eta Ametsek aipatzen dituen 2 esaldi hauek nabarmentzea gustatuko litzaidake:
    1) "Eskuz idazteak badu erritmo bat, pausa bat, pentsamenduari laguntzen diona."
    Horregatik, ikasleek ere motrizitate fina txikitatik lantzea ezinbestekoa da, eta Lehen Hezkuntzako lehen urteetatik idazketa tailerrak lantzea oso garrantzitsua.
    2)"Idaztea eskulan bat da, ideien artisautza."
    Erabat ados. Idaztea artea da, eta ideia eta kontakizun horiek ondo adierazteko gaitasun horrek ematen die liburuei magia zoragarri hori.


    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Garrantzi handia eman behar diogu irakasleok eskuz idazteari. Egun teknologia berriek aurrea hartu diote arkatza eta paperari eta gure lana da hauek egoki erabiltzen irakastea.

      Ezabatu
  4. Eskuei buruzko sormen lan bat (izan daitekeela uste dut):

    Mezu hilak idazteko eskuak
    elkarrekin sentitzeko eskuak
    arriskua txalotzeko eskuak
    ta mundu hau jorratzeko eskuak.

    Ea asmatzen duzuen zein talderena den abesti honen letra ;)
    Asmatzen duenari hamar puxtarri!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Berri txarrak (Gorka Urbizu, maitea)

      Ezabatu
    2. Berri txar bat daukat, ez da hain zaila izan asmatzen...

      Ezabatu
  5. Egia esanda, eta irakasle naizen heinean, eskuz idaztearen jarraitzaile amorratua banaiz, honek dakarren onurak anitzak baitira dudarik ez dut... baina zoritxarrez, inguratzen gaituen erritmo geldiezinak itxuturik, eskuz gutxiegi idazten dugu oroar... ume gaixoak!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Beti daukagu ikasleei eskuz idazteko erronka bat bidaltzeko aukera... edo guk aurkituko dugu behintzat, Esti ;)

      Ezabatu
    2. Kontraesana dirudi, baina preseski interneten bolo-bolo dabiltza erronka edo "challenge"-ak, batzuk idazketari buruzkoak: "30 day writing challenge", "daily writing challenge"... akaso horri heldu eta ohitura har dezakegu egunero eskuz zerbait idazteko, ezta? Beste aukera bat da "Story cubes" jolasen idatzizko bertsioa egitea (klasean egingo dugu, bide batez); ezagutzen dituzue?

      Ezabatu
  6. Lehen, eskutitz asko eta postalak idazten nituen, eta bai, urteak pasata, kutxa batean gordeta ditudan eskutitzak irakurtzean...Ah, zer nolako oroitzapen, bizipenak eta ametsak!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Zein politak diren altxor txiki horiek!
      Eta ez zaizu iruditzen gaur egun geroz eta digitalizatuago gaudela eta altxor horiek galdu egiten direla? Ordenagailuan izanda, xarma galtzen dutela uste dut.

      Ezabatu
    2. Nerabe garaitakoak dira dibertigarrienak, auzo lotsa!

      Ezabatu
    3. Zeinen oroitzapen politak izan behar dituzun gordeta, Kristina.

      Ezabatu
    4. Oraintxe bertan gogoratu dut txikitan idatzitako eskutitzak!! A ze berri ona karpetan aurkitzen nituenean!!

      Ezabatu
    5. Hara, hara, haaaaara! Nik oraindik ere bidaltzen ditut postalak, pentsa zenbat gustatzen zaidan postalen kontua. Aizue, postontzian faktura artean postala aurkitzea baino poz handiagorik ez dago!

      Bestalde, gaztetako gutunak, hori bai museorako moduko altxorra. Nik karpeta oso bat dut gaztetako gutunez beteta: udalekuetako lagunak (astebete elkarrekin pasa ondotik betirako lagun izango omen zirenak), karta bidezko lagun urrun horiek (gero konturatu nintzen nigandik 60 kilometrora bizi zirela), gelakideen oharrak (egun osoa elkarrekin pasata ere elkarri gutunak bidali behar!)... dena den, Themisekin ados, auzo lotsa dosi handiegia eragiten didate, baina nostalgiarekin nahasten zait gero eta, orduan bai, aleazio perfektua da.

      Ezabatu
  7. Pistaren bat Aiora???? cenkiu ! jeje

    ErantzunEzabatu
  8. Eskuak, gure garunak agindutakoari men egiten dioten tresnak.
    Batzuetan abilezi handiz, bestetan trakets.
    Nireak bigarren taldeko kideak dira.
    Sormena bai, baina abilezia gutxi.

    ErantzunEzabatu
  9. Idazteko ohiturarik ez dugunontzako Ametsen erreflexioetako askok urrunetik saiatzen dira gure egunerokotasuna ukitzen baina ezin. Ordea, bada gustatu zaidan ideia bat ikusitako bideoan: aspaldi egindako gauzak berrikustean, aspaldi pentsatutako gauzak berrikustean gure okerrak eta erdietsitakoak ikusteko aukera hori. Atzera begira eta gauzak nola aldatu diren ikusteak malenkonia kutsu bat dauka.

    ErantzunEzabatu
  10. Gaur egun oso gutzitan ikusten dira eskuz idatzitako testuak. Ez dugu eskutitzik edo postalik bidaltzen. Bidaiztzen genuenean postal bana bidaltzen genien lagunei eta familiakideei, bat bidai osoan postal bana. Gaur egun, whassapparekin gure bizitza zuzenenean etengabeko emenaldi batekin negatzen ditugu gure lagunak. Postalag askoz gehiago baloratzen genuen.

    ErantzunEzabatu
  11. Amets Arzallusek dioen bezala, eskuz egindako gauzak ARTEA edo ARTIZAUTZAT hartzea gustatzen zait, batez ere, eskuz egiten dena, gauza bakarra delako, orain eta beti.
    Bestalde, dauzkagun aurrerapen teknologikoekin... non geratzen dira "artelan bakar" eta original horiek?

    ErantzunEzabatu
  12. Oso traketsa naiz eskuekin. Anaia margolaria da eta arrebak erlojuak egiten ditu Suizan, trebeak dira eskuekin; Horegatik batzutan "el adoptado" deitzen naute.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kar-kar-kar, Alberto, barrez lehertzen ari naiz! Lasai, Xabi eta biok ari gara osatzen sormena bai, baina abileziarik ez dugunon kluba, batu nahi baduzu beso zabalik hartuko zaitugu. Umorea, sikiera, ez dezagun galdu!

      Ezabatu
  13. Betidanik gogoko izan dut idaztea, gaztea nintzenean ipuintxoak idazten nituen, liburu bat idazteko asmoarekin, zein inuxentea!
    Kontakizun haiek berriro irakurri eta zer sentitzen dudan ikusi nahiko nuke.
    Geroztik ez dut ohitura hori alde batera utzi, izan ere, ahal dudan guztietan eskuz idazten saiatzen naiz. Teknologia berriak ez dira niretzako, nahiago dut eskuek eta sormenak egin ahal duten magiaz disfrutatu.

    ErantzunEzabatu
  14. Ametsek azaroan "Biba Zuek" saioan esan zuen esaldi hau ere oso interesgarria iruditu zitzaidan:
    "Gaur egun gerio eta erdaldunago, ez bakarrik hizkuntzaz, erreferentziz. Konplexuz eta lotsaz ez zaio arnas askorik ematen. Instituzioetatik azpiegitura handietan inbertitzen da, eta gure baitako barne egituretan oso gutxi. Hor euskaldun bezala galtzen ari gara. "
    Hemen ikusi dezakezue bideoa osorik:
    https://twitter.com/Gasteiztar1/status/1460509639423008770?t=rt61dTnjwtKDrYyIA1M9TQ&s=03

    ErantzunEzabatu
  15. Eskuz idaztea maite dut. Idaztearen plazerragatik idaztea, emaitzari kasu handirik egin gabe. Ideiak antolatzen, gertatzen zaidana ulertzen eta barrukoa husten laguntzen nau. Idatzi ondoren....handik denbora batera berrirakurri eta....berriz harritu eta disfrutatu.

    ErantzunEzabatu
  16. Berri Txarraren kanta! Saria niretzat!

    ErantzunEzabatu
  17. Eduardo Txillidak marrazki serie bat egin zuen "Eskuak" izenekoa.

    ErantzunEzabatu
  18. Erliebea. Ezagunak zein oraindik ezagutu gabe ditudan mendien erliebea marrazten dut idazten dudan une bakoitzeko. Lehenengo de- Konposizio bat egin behar dut nire barruko aldean, gerora, barruko ideiak ordenatzen hazteko. Baina idazteko, benetan eta barrutik idazteko bakardadea behar dut. Ez naiz eskolan bidaltzen dizkiguten testuei buruz ari, ez. Barrukoa ulertzeko idatzi behar diren testuei buruz ari naiz. Ahoz esan ezin diren hitzei buruz. Niretzat zenbait momentuetan idaztea egin edo sentitzen dudana argitzea da. Eta jakina, ordenagailuaren bidez egin badaiteke ere, ordenagailuek ez dute eskuek bezainbeste transmititzen. Ez dira eskuak bezain fidelak. Bezain autentikoak.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astiz

Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko - Slavenka Drakulic (Armiarma-kritika)

Zirriborroak eta gero - Karmele Jaio - Eskailerapeko