Mezuak

Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astiz

Irudia
Booktegi kultur elkartea da, eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde. Webgunean (booktegi.eus) gure liburuak dohainik deskarga daitezke, baita gure bideoak ikusi eta audioak entzun ere. Liburuak eta audioak hainbat ataletan antolatuta daude: fikzioa, drama, erreportajea, poesia, kirolak, saiakera, gazte literatura… Bideoetan idazleen elkarrizketak daude ikusgai, baita saio berezien filmazioak ere. ElkarrizKATEA saioan urtero-urtero literatur solasaldien katea osatzen dugu. A idazleak B idazleari galderak egiten dizkio lehenengo atalean; bigarrenean, B idazleak egiten dizkio galderak D idazleari… Azken atalean, azken egileak lehenengoari –A idazleari– galdetzen dio bere lana, bizitza eta iritzien inguruan. Idazleekin batera, editoreek eta itzultzaileek parte hartzen dute ElkarrizKATEAn. Solasaldi irekiak dira, eta literatura eta liburuak maite dituen edozein ikusleren

EIZIE - Demagun ehun urte barru

Irudia
EIZIEren webguneak dio: “Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, modu profesionalean dihardutenena zein itzulpengintzako goi-mailako ikasketak dituztenena. EIZIEk itzultzaile, interprete eta zuzentzaile profesionalak biltzen ditu, eskarmentu handikoak zein hasi berriak. 1988an EIZIE sortu zenetik itzulpengintzak batzen gaitu, euskaratik edota euskarara egiten dugun itzulpen, interpretazio zein zuzenketa lanak, edonon bizi garela ere.” Gaurkoan itzultzaileen jardunari erreparatuko diogu eta horretarako “Demagun ehun urte barru” obra hartuko dugu oinarri. EIZIEk eta Donostia 2016k elkarlanean argitaratutako lan elebiduna da “Demagun ehun urte barru”. Proiektu honetarako Anjel Lertxundi euskal idazle ezagunak sei lagun –idazle eta itzultzaile– bildu zituen Donostian, hizkuntza ez-hegemonietako literaturaren eta bere etorkizunaren inguruan gogoeta egitera, globalizazioaren eraginpean dagoen testuinguru kulturalean. Abiapunt

Zirriborroak eta gero - Karmele Jaio - Eskailerapeko

Irudia
Zirriborroak eta gero alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da. “Eskailerapeko” ipuinean, Karmele Jaio idazlea COVID-19aren pandemian aktibatutako zaintza-sareetatik abiatzen da bere egunerokotasuna auzo-harreman eta zaintzen inguruan oinarritzen duen etorkizuneko eraikin bat irudikatzeko.  Zirriborroak eta gero #3: Eskailerapeko Karmele Jaiok zaintzarako auzo-sareak  fabulatzen ditu Marrazkiak:  Raisa Álava Arabako bilduma #3. 2020ko ekaina Entzun "Eskailerapeko" kontakizuna egilearen beraren ahotik 10:30 minutura arte (lehen atala) . Gero egin iruzkinak blogean. Iruzkinak egiteko laguntzarik behar baduzu ikusi proiektu honi buruz Karmele Jaiori egindako elkarrizketa labur hau eta saiatu galdera horiek berak erantzuten edo/eta berak erantzundakoen gaineko iruzkinak egiten. Hau da: - Zerbait ikasi al dugu COVID-19arekin? - "Normaltasunera" bueltatzeari benetan interegarri deritzozu? - Zaila izan al da ia fikziozkoa dirudi

Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko - Slavenka Drakulic (Armiarma-kritika)

Irudia
Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko / Slavenka Drakulic (Amaia Apalauza Ollo) / Txalaparta, 2021 Gerlaren gizalegea , Irati Majuelo / Berria , 2021-10-24 Slavenka Drakulic idazle esanguratsua da Kroazian zein nazioartean Jugoslaviako gerlari buruzko lan mardulak osatzeagatik, eta, ildo horretan, interesgarria da jakitea Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko Balkanetako gatazka korapilatsua lantzen duten beste bi eleberriren ostean idatzi duela, hor kokatu beharra da. Horietako bat, Han ez banengo bezala , Amaia Apalauza k berak ekarri zuen euskarara (Pasazaite, 2018). Drakulicek perspektiba konplikatu bati heltzen dio lan honetan; izan ere, gerla-kriminalak hartzen ditu jopuntuan. Hala, Hagako Auzitegian kriminalok epaitzerakoan azaleratutako akusazioak, galdeketak eta lekukotzak ditu oinarri liburuak, idazlea bera entzule gisa egon baitzen han. Baina horien jasotze hutsa baino, izugarrikeriaren aurrean gizakiari pizten zaizkion galderak erantzuteko proposamen bat da

Zipriztina - Amets Arazallus

Irudia
ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkartea k: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik. Lehen ZIPRIZTINA Amets Arzallusek dakar, eskuen inguruan eta eskuekin idazteaz mintzo da. Hemen ikus dezakezue bideoa: Bideoa ikusi ondoren idatzi iruzkinak blogean eta erantzun ikaskideek idatzitako iruzkinei. Ez badakizu iruzkinean zer idatzi hona inspiraziorako galdera batzuk: - Zer harreman dago, zure ustez, eskuen eta sormenaren artean?  - Zure inguruan non ikusten dituzu eskuz idatzitako testuak?  - Zein izan zen zuk eskuz idatzitako azken testua?  Eta lehena? - Testu bat idatzi behar duzunean zer egiten duzu zuk lehenengo? - Gertatu al zaizu zuri ere, Ametsi bezala, zuk aspaldi idatzitako testu bat hartu eta harriduraz irakurtzea? - Zer dakizu eskuz egiten? - Ezagutzen al duzu eskuei buruzko sormen lanik?